Sanferminak
Lehen balorazioa
Agentziak | Erredakzioa
Iruñeko alkatearen ahotan, 2016ko sanferminak “inflexio-puntua izan dira beste jai parte-hartzaileago eta berdinagoak izateko bidean”.
Albisteak (4)
Joseba Asiron Iruñeko alkatearen hitzetan, gaur amaitzen diren sanferminak “inflexio-puntua izan dira beste jai parte-hartzaileago eta berdinagoak lortzeko bidean”. “Puntu beltz bakarra” sexu-erasoak izan direla nabarmendu nahi izan du.
Udaleko esparru ezberdinek ostiral honetan balorazio zehatzago bat egiteko zain, Asironek lehen balantzea egin du, San Lorenzoko elizarainoko desfilean parte hartu ondoren. Bertan, meza eman dute, baina alkateak ez du parte hartu.
Aurtengo sanferminak “sexu-erasoen aurkako mobilizazioarenak” izan direla goraipatu du alkateak. Asironen ahotan, beste hiri batzuetan gauza bera ikusiko dute, jaiak egiten diren heinean.
“Kalera ateratzeko, protesta egiteko eta Udala borrokaren aurrealdean kokatzeko erabakia herritarrena izan da fase berri honetan, eta hori kontuan hartzeko datu garrantzitsua da”, azaldu du alkateak.
Jaietako “puntu beltz bakarrak” izan direla salatu du buruzagiak. Eraso “onartezinak” direla azpimarratu du agintariak, nahiz eta “adituek aurreko urteetan gertatutakoen kopuru berdinak izango direla aurreratu”.
“Erasoak amaitzeko eta iraganeko oroimen txar bat baino ez izateko, indar politiko bakar bezala, ideologia guztietatik, emakumeen kolektiboekin eta herritarrekin elkarlanean, Udal bakar gisa borroka” egingo dutela ziurtatu du Asironek.
“Delitu mota horiek egin dituzten ia % 90 esku onetan, preso, daudela”, adierazi du alkateak. Hori dela eta, pozik agertu da Poliziaren lanak emaitzak eman dituelako.
Parte-hartzea
“Ez bakarrik herri galdeketa baten ondoren, ‘El Tuli’k txupinazoa jaurti duelako”, jaietako parte-hartzea goraipatu du agintariak. “Ekitaldi eta egitarau guztia San Fermineko mahaiarekin elkarlanean egin dituzte”, gaineratu du.
“Bat-bateko sanferminetara itzultzeko lehen pausoa izan dira, jaietako jatorrietara bueltatzeko, sekula desagertu behar izan ez zirelako”, esan du alkateak. “Kaleko giroan, ekitaldi ofizialetako prozesioetan izan den normaltasuna” nabarmendu du agintariak.
Hiriburuko erdialdean zabaldu dituzten herri eremuei dagokienez, “fitxaketa interesgarriak” izan direla uste du.
Asironen esanetan, periferia berreskuratzea “neurri egokia” izan da. Azkenik, Gora Iruñea eta Iruñea orain kolektiboen parte-hartzea azpimarratu du.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa