Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Adingabe batek bortxatu egin dutela salatu du, Iruñean

Gasteizko 17 urteko emakumeak salatu duenez, mutil batekin izaten ari zen sexu harremana eten nahi izan zuen, baina honek ez zion utzi, eta bortxatu egin zuen. Epaileak aske utzi du mutila.

Eraso sexisten kontrako elkarretaratzeak masiboak izan dira sanfermientan. EiTB
Eraso sexisten kontrako elkarretaratzeak masiboak izan dira sanfermientan. EiTB

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Polizia asteazken goizaldean Iruñean izan omen zen bortxaketa bat ikertzen ari da, Nafarroako Auzitegi Nagusiak gaur jakinarazi dutenez. Horrekin lau  dira jada 2016ko sanferminetan salatutako sexu erasoak.

Iturrion arabera, Gasteizko 17 urteko neska bat da biktima. Agenteei kontatu dienez, jaietan ezagutu zuen mutil batekin bere borondatez joan zen Taconera parkera, eta, une batean, harekin izaten ari zen sexu harremana eten nahi izan zuen. Mutilak, baina, ez zion utzi, eta bortxatu egin zuen. Adingabeak salaketa jarri du Espainiako Poliziaren aurrean.

Ustezko erasotzailea, 20 urtekoa, atzo arratsaldean atxilotu zuten. Epaileak aske utzi du gaur, deklarazioa hartu ostean.

Horrekin, dagoeneko lau sexu eraso salatu dituzte aurtengo sanferminetan. Lehenengoa uztailaren 7ko goizaldean jazo zen; dagoeneko espetxean dauden bost gizonezkok 19 urteko neska bat bortxatu zuten Iruñea erdiguneko atari batean. Gerora, beste bi salaketa izan dira: Frantziako emakume batek Gaztelu plazako komunetan jasandako bortxaketagatik jarri zuen bata, eta iruindar batek Taconera parkean pairatutakoagatik aurkeztutakoa, bestea. Horrez gain, gehiegikeria eta ukituengatik 18 salaketa jaso dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Indarkeria matxista Espainian Albisteak Nafarroa Sanferminak Gaurko azken ordukoa