00:10

Danborrada 2017

San Sebastian eguna

Danbor hotsak entzungai dira jada Donostiako kaleetan

eitb.eus

‘San Sebastian martxa’ jota abiatu dute etenik izango ez duen 24 orduko festari. Club Vasco de Camping elkarteak izan du aurten bandera igotzeko erantzukizuna.

3:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ohikoa den banderaren igoerak abiatu du ofizialki 2017ko danborrada. Gipuzkoako hiriburua etenik izango ez duen 24 orduko festan murgilduta dago, heldu zein umeek Raimundo Sarriegiren doinuz beteko dituzte Donostiako kaleak.

Gauerdian hotz handia egin duen arren, Donostian Konstituzio plaza jendez beteta egon da. Aurten, Club Vasco de Camping elkarteari egokitu zaio bandera igotzeko erantzukizuna. Aski ezaguna den ?San Sebastian martxa? jo ostean, danbor hotsak nagusi dira Donostian.

Dena dela, festa giroa inoiz baino lehenago hasi da Gipuzkoako hiriburuan, Realak eta Bartzelonak Errege Kopako final zortzirenetako joaneko partida jokatu baitute. Norgehiagokako lehen minutuetan gipuzkoarrak nagusitu dira, baina 0 eta 1 galdu dute azkenean, Neymarrek penaltiz egindako gol baten ondorioz.

Helduen 140 danborrada

17.366 pertsonak parte hartuko dute aurten San Sebastian eguneko helduen 140 danborradatan, iaz baino 1.000 gehiagok. Guztira, bost danborrada gehiago ibiliko dira kalez kale: horietako sei, berriak izango dira; eta beste batek parte hartzeari utziko dio.

Parte-hartzaileen artean, 7.029 emakume (% 10 gehiago) eta 10.337 gizonezko ibiliko dira. Gainera, 4.525 lagunek danborra joko dute, 8.836k barrilak, 1.596k edarrak eta 2.409 urketariak izango dira. Horiekin batera, 2.218 musikarik, gastadoreak, banderadunak eta kantinerak ere arituko dira danborradan.

Haurren danborrada

Txikiek ere bere protagonismoa dute jaiegun handian zehar. Horrela, 4.977 neska-mutilek parte hartuko dute Donostiako egun handiko haurren danborradan.

Aurten aurreko urteetan beste konpainia ibiliko dira kalez kale: 49. Halere, zenbait aldaketa izango dira: poniek parte hartuko dute, hiru konpainiak sukaldariak izango dituzte lehen aldiz beren konpainiatan, eta bost pertsonaia berrik parte hartuko dute karrozan. Karroza horretan, hain zuzen ere, lehen aldiz, neskak adina mutil ibiliko dira, Easo Ederra eta damak, besteak beste.

Izozterainoko tenperaturak

Euskalmeten iragarpenaren arabera, Donostiak hotzez dardarka emango du San Sebastian bezpera. Tenperaturak zero azpitik hiru graduraino jaitsiko dira, zeru oskarbia lagun. Aurreko urteetan ez bezala, beraz, ez da euririk espero. San Sebastian eguna ere hotza izango da, baina termometroek gora egingo dute apur bat: altuenak 7-8 ºC-koak izango dira; baxuenak, -3 ºC-koak.

Urrezko danborrik gabe

Gogoratu beharreko beste kontu bat ere badago. Aurten ez da Urrezko Danborra emango, aurtengo sariduna Angels Barcelo kazetaria izateko proposamenak ez baitzuen babes nahikorik lortu.

Horren ordez, 2017ko Hiritar Merezimenduaren Dominak banatuko dituzte urtarrilaren 20an, 19an egin ordez.

Zuzeneko jarraipena, ETB1en eta eitb.eus-en

Ostiral honetan, urtarrilak 20, Euskal Telebistaren lehen kateak eta eitb.eus-ek zuzenean jarraituko dute haur danborrada (11:45) eta bandera jaitsiera (23:45).

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena