Publizitatea
Itxi

2017/01/16

16:20

Gizartea

Garraioa

Lurraldebusek zerbitzu berezia eskainiko du San Sebastian egunagatik

Agentziak | Erredakzioa

Zerbitzu berezia egongo da Donostialdea, Azpeitian eta Urola Erdia eskualdean.

  • Donostiako danborrada

    Donostiako danborrada

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Lurraldebus autobus-konpainiak iragarri duenez, ostegun eta ostiral gauetarako, San Sebastián bezpera eta eguna, zerbitzu berezia eskainiko dute Donostialdean, Azpeitian, eta Urola Erdia eskualdean, goizaldeko 02:30ean eta 03:30ean. Erabiltzaileek zerbitzuei buruzko informazioa lor dezakete konpainiaren web atarian edo 900 300 340 telefono-zenbakira deituta.

Marisol Garmendia Gipuzkoako Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa diputatuak Iñaki Prego Foru Aldundiko Mugikortasun zuzendariarekin egindako agerraldian azaldu duenez, jaietan eta ekitaldi kulturaletan garraio publikoa indartzeko ekimena bultzatzen jarraitu nahi dute, Urte Zahar gauean egin zuten moduan.

Gogoratu du, halaber, Urte Zahar gauean Lurraldebusek lehen aldiz zerbitzua eskaini zuela Donostialdeako eta Bidasoako herrietan (Astigarraga, Hernani, Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Irun eta Hondarribia), ?urte osoan zehar larunbat gauero? dagoen moduan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;