Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Udal bozak Ipar EHn

Lehia estua espero da udal hauteskundeetan Biarritzen

6 hautagaitza, Michel Veunaceri boterea kendu nahian. Legealdian ika-mika ugari izan da han. Aurre-kanpainan ere, Frantziako Gobernuko bi kideri aldi berean parte hartzea galarazi die Macronek berak.

  • Michel Veunac Biarritzeko auzapeza Emmanbuel Macronekin

    Michel Veunac Biarritzeko auzapeza Emmanbuel Macronekin. Argazkia: EFE

    1:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Michel Veunacek hartu zion lekukoa Didier Borotra beteranoari Biarritzeko alkatetzan, eta turbulentziaz betetako agintea izan du. Odol beroko gizona, denekin izan ditu kalapitak: kazetariokin, bizi mugimenduarekin, auzo elkarteekin, udaltzainekin eta, batez ere, zinegotziekin. Oposiziokoekin eta udal gobernukoekin ere bai. Du Palais hotelaren pribatizazioa, BO errugbi taldearen telesaila, Le cité de l’ocean-en porrota eta kudeaketa iluna, aparkaleku sistema berria, udaltzainen greba.... eta hori gutxi balitz G7 goi bileraren oparia egin zioten. 

Zazpi zerrenda dira aurrez aurre udal hauteskundeetan; asko dira Veunaceri lekua kentzeko. Caroline Philips Maider Arostegiren zerrendan da, esaterako. Biarritzen ere etxebizitzaren auzia lehen lerroan da, abertzaleen, ekologisten eta intsumituen zerrendan den Brice Morinek azpimarratu digunez. Polemikak polemika....Veunacek zentro-eskuinaren babesa du, MODEM eta La République en Marcherena.