Itxi

Amarauna

Sigma josteko makinak

1938an ekin zion Elgoibarren Sigma enpresak josteko makinak egiteari

Elgoibarren Sigma eta Eibarren Alfa ziren josteko makinen markarik ezagunenak. Josteko makinak industrializazio garaian asmatu zituzten josteko lan orduak murrizte aldera.

  • Bea Ansola Elgoibarreko makina erreminta museoko zuzendaria

    Bea Ansola Elgoibarreko makina erreminta museoko zuzendaria

    15:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Elgoibarko Makina Erremintaren museoan bada erakusketa berezi bat, eta zer ikusi liteke bertan? Josteko makinak. Neurri, kolore eta marka ezberdinetako josteko makinak. Eta bereziki SIGMA markakoak. bertan izan gara 'Amarauna' saioan.

1938an ekin zioten Elgoibarren josteko makina haiek egiteari, beste garai batzuk ziren, etxe guztietan izango zen bakarren bat. Elgoibarren Sigma eta Eibarren alfa. Horiek ziren josteko makinen markarik ezagunenak Euskal Herrian. Sustraietara joanda, josteko makinak, industrializazio garaian asmatu zituzten, josteko lan ordu asko egin behar izaten ziren eta haiek murrizte aldera. Lehenbiziko makina Ingalaterran asmatu zuen 1755an, jaiotzez alemaniarra zen gizon batek: Charles Fredrick Wiesenthal. 1846an Elias Howe Estatubatuarrak lehen patentea lortu zuen eta 1851an ISAAC SINGER estatubatuar asmatzaileak gaur ezagutzen dugun makina estiloa asmatu zuen. Hortik datoz SINGER josteko makina ezagunak. Gero etorri ziten Eibarren ALFA eta Elgoibarren SIGMA makinak. Elgoibarko Makina Erreminta Museoko zuzendari berria da Bea Ansola, eta Amarauna bertan izan da. Garai bateko Sigma fabrikan lanean ari zen Maria Luisa Sagrador Epelderen hitzak ere jaso dituzte. Maria Luisa 18 urterekin hasi zen Sigman lanean, 9 orduko lan egunak izaten ziren, goizean lau eta arratsaldean bost. Garai onenetan mila langile izatera ere iritsi zen sigma empresa. Pentsa, ekonomatoa eta eskola ere bazituzten.