Itxi

Amarauna

Javier Ortizen idatziak

Mikel Iturria: '40 urteotako Espainia ofizialaren B aldea da liburu hau'

Javier Ortiz kazetari donostiarra hil zela 10 urte dira. Mikel Iturriak argitaratu hari buruzko liburua. Ortizen gogoeten bilduma da liburua 'Talento y oficio de un periodista'.

  • Mikel Iturria liburua eskuetan duela

    Mikel Iturria liburua eskuetan duela

    16:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Interneteko email zerrenda bati esker sortutako harreman baten kontakizuna egin dugu 'Amarauna' saioan. Seguruenik musikak ere badu erru piska bat. Eta noraino iritsi den harremana, bat hil eta besteak jarraitzen du haren bloga gobernatzen.

Javier Ortiz kazetari donostiarra hil zela 10 urte dira. 2009ko apirilaren 28an hil zen. Eta urteurrenerako argitaratu du Mikel Iturriak hari buruzko liburua. Batez ere, haren gogoeten bilduma den liburua. Talento y oficio de un periodista izenburupean. Akal argitaletxeak kaleratu du, Foca Ediciones zigiluaren bidez.

Maiatzaren 10ean aurkeztuko da liburua. Maiatzeren 11n torturari buruzko mahai-ingurua.

Gaberako aterbea Bertold Brecht-en poema dario liburuko testuetako bati. Fernando Salas hil zenean eskeini zion Javier Ortizek, torturaren kontrako elkarteko presidenteari. Abokatuak bere bulegoa Madriden beharrean, New Yorken balu, 26 eta Broadway karrikaren arteko kantoian izango lukeela esaten zuen, Solidaridadearen kantoian.