Itxi

Amarauna

Iparraldeko eskolak ireki

Martxoaren 16az geroztik itxita egon ondoren, asteartean berriz klasera iparraldean

"Komite zientifikoak emandako aholkuak kontutan hartu gabe erabaki du Frantziako Gobernuak ikasleak eskoletara itzularaztea" Eñaut Elosegi, Kanboko Xalbador kolegioko zuzendaria.

  • Herri Urrats egunean, jendetza Senpereko lakuaren inguruan

    Herri Urrats egunean, jendetza Senpereko lakuaren inguruan

    23:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Philipe Maite Baionako Largent kristau eskolako zuzendaria eta Eñaut Elosegi Kanboko Xalbador Kolegioko zuzendaria kezkaturik dira asteartean ikasleak geletara itzultzean nola moldatuko diren ez dakitelako. Frantziako gobernuak 63 orrrialdetako protokolo zorrotza betearaztea eskatzen du: distantziei eutsi beharra, garbiketa zerbitzua zorroztu beharra, jolastokietan haurrak gurutzatu ezinik, bakoitzak bere materiala... ez dute erraza ikusten kurtsoa berriz martxan jartzea. Borondatezkoa izango da klaseetarako buelta, Maiteren arabera heren bat izango dute euren eskolan, Elosegik bi heren espero ditu euren kolegioan.