Itxi

Amarauna

Jone Laspiur

'Aluzinatzen ari naiz, hain profesional onekin lan egitea tokatu zaidalako'

Aktore gazteak debut hirukoitza egin du 68. Donostia Zinemaldian: Ane eta Akelarre filmetan eta Alardea telesailean.

  • Jone Laspiur

    Jone Laspiur

    21:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hasi dira zinema aretoetara iristen Zinemaldian aurkeztutako euskal ekoizpenak. Akelarre, esaterako, urriaren 2an estreinatu zuten Hego Euskal Herriko aretoetan. Urriaren 16an, berriz, Ane-ren txanda izango da. Bi film hauetan, aktore gazte batek atentzioa eman digu. Izan ere, hauetaz gain, Alardea telesailean ere hartu du parte. Hirukoiztuta datorkigu pantailetara.

Bera Jone Laspiur donostiarra da, Ane filmean Aneren papera egiten du, hain zuzen ere. Zinemaldi-zalea da, baina aurten filmak ikusteko ilaran egon beharrean, photocalleko ilaran egotea egokitu zaio. Film laburretan eta bideoklipetan agertu izana da Arte Ederretako graduatu gazte hau. Eta bere artelanak erakutsi izan ditu, baita ere, 25 urteko donostiarrak, zenbait erakusketatan. Ez hori bakarrik. Koban eta Nogen taldeekin ere entzun izan dugu kantuan. Orain, baina, pantaila handira salto egin du, nahiz eta aitortu digun beti izan duela arte eszenikoekiko interesa. Esti Urresolaren Polvo somos laburrean egin zuena izan zen bere lehen aktore lana. Baina film luze batean lan egin duen lehen aldia Akelarre izan da. Eta baita David Perez Sañudoren Ane ere. Aurki, urriaren 7tik aurrera, Alardea telesaileko Katixaren paperean ikusiko dugu ETB-1en.