Itxi

Amarauna

Test berritzailea

Eztul bidezko koronabirus testa sortu dute

GORKA OTAEGI

Sistema berriak eztulen soinua aztertuz jakiten du pertsona batek koronabirusa duen.

  • Eztul testak

    Eztul testak

    20:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

% 98,5etik gorako fidagarritasuna omen du, eta litekeena da gutxi barru gure sakelako telefonoetan instalatu ahal izatea. Massatsussets-eko Teknologia Institutuko ikerlari talde batek sortutako koronabirus testak orain arte ezagutu ditugun probak iraul ditzake. Pertsona batek koronabirusa duen jakiteko, nahikoa izango du sakelakoan bere eztula grabatzearekin. Libe Mimenzak eta Egoitz Gonzalezek kontatu digute gaurko ordu digitalean.

Hizpide izan ditugu baita Espainiako Gobernuak sareko informazioa kontrolatzeko sortu nahi duen "Desinformazioaren kontrako batzordea" eta whatsapp-ek mezuak automatikoki borratzeko eskainiko dituen funtzio berriak ere. Amaitzeko, adimen artifizialaz egindako musika entzun dugu.