Itxi

Amarauna

Euskal Wikipedia

"Magikoa da andre baten biografia mundura zabaltzea"

Sarean genero arrakala murriztea helburu hartuta, Durangoko WikiEmakumeok elkarteak nola lan egiten duen ikusten izan gara.

  • Durangoko wikilariak lanean.

    Durangoko wikilariak lanean.

    21:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskarazko Wikipedian dauden biografíen %18 inguru baino ez dira emakumeenak. 

Arrakala hori hausteko helburuarekin sustatu zuen, hain justu ere, duela urte batzuk “WikiEmakumeok” ekimena, Mentxu Ramilo politologo gasteiztarrak.

Harrezkero, “wikilarien” hainbat talde sortu eta ari dira lanean, sarean emakumeen eta euskararen presentzia areagotzea helburu dutela. Biografiak itzuli, osatu eta berriak egiten.

Durangokoa da talde horietako bat. Marisa Barrena euskaltzale eta feminista aritu zen akuilu lanean eta gaur egun dozena erdi lagundik gora elkartzen dira.

Elvira Iñurrieta emaginaren biografia sareratua dute jada, eta Isabel Lobianorena bidean da. Urtea hasi zenetik 80 biografiatik gora osatu, itzuli eta egin dituzte Durangoko taldekideek.