Itxi

Amarauna

Disko-Golf kirol ezezaguna

Plastikozko diskoa jaurti eta burdinazko saski berezian sartu behar da

Jexus Artetxe | EITb Media

Golf zelaian jokatzen da, golfaren arauak errespetatuta. Frisbee edo disko hegalaria ahalik eta jaurtiketarik gutxien eginda saskiratzea da helburua. Gero eta jarraitzaile gehiago du munduan.

  • Disko-Golf kirola

    Disko-Golf kirola

    18:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Asteburu honetan Euskal Herriko I. Disko-Golf txapelketa jokatu da Igantziko IrriSarri Landeko zelaian. "Amarauna" irratsaioan kirol ezezagun horren xehetasun guztiak azaldu dizkigu Andoni Zenarruzabeitia jokalari eta adituak. Euskadisc Golf enpresako arduraduna eta Bilbao Golf Clubeko presidentea da. Disko-golfa 2015ean kirol izendatu zuen Nazioarteko Olinpiar Batzordeak. Europan, Australian, Japonian eta AEBetan zabalduta dago, eta bereziki Finlandian. Aurtengo udan, Sestaon eta Portugaleten, Euskadiko erreferentziazko disko-golf zelaia egingo da.