Itxi

Amarauna

Azoka Ibiltaria

Nomadak Gaitun, emakume sortzaileen proiektua

Maialen Otermin | Eitb Media

Azpeitiko Merkatu Plazan egun osoko egitaraua prestatu dute Dinagu elkarteko kideek. Bertako sortzaileek 20 postu jarri dituzte, eta aurki Euskal Herriko beste herri batzuetara mugituko dira.

  • Nomadak Gaitun azoka

    Nomadak Gaitun azoka

    11:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ilazki Lili eta Edurne Kortabarria Dinagu elkarteko kideak dira, eta beste emakume sortzaile batzuekin batera, Nomadak Gaitun izeneko azoka ibiltaria jarri dute martxan. Donostiako Gabonetako Azokan euren postuek izan zuten arrakasta ikusita, jarraipena eman nahi izan diote. Arropa, osagarriak eta ilustrazioak 20 postutan erakusgai eta salgai jarri dituzte. Helburu anitzeko proiektua da, besteak beste, bakarrik eta laguntzarik gabe sorkuntzatik bizitzea zaila delako. Azpeitia izan da lehendabiziko topagunea, baina aurki Euskal Herriko beste zenbait herritara eramateko asmoa dutela iragarri dute.