Itxi

Amarauna

Sare sozialak eta kargagailuak

Sare sozialek eragiten duten adikzioari aurre egiteko proposamenak

Maria Agirre | EITb Media

Sare sozialek eragiten duten adikzioari aurre egiteko proposamenak eman ditu Libe Mimenzak. Bestalde, Egoitz Gonzalezek kargagailu bakarraren gaia jorratu du. Arrakala digitala ere hizpide izan dute bi adituek.

  • Instagram erabiltzen dute gazte askok

    Instagram erabiltzen dute gazte askok

    26:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sare sozialek eragiten duten adikzioari aurre egiteko proposamenak eman ditu Libe Mimenzak. Instagram erabiltzen duten erabiltzaileen ehuneko 40k 22 urte edo gutxiago dute. Estatu Batuetako komunikabide batzuk Facebookek publiko egin ez duen txostena kaleratu dute. Horren arabera, depresioa eta antsietatea eragiten ditu Instagram sare sozialak. Bestalde, Egoitz Gonzalezek kargagailu bakarraren gaia jorratu du. Sakelako telefono, tablet, argazki kamera digital, aurikular zein bideokontsolek kargagailu bakarra eta unibertsala izan beharko lukete bi urte barru. C motako USB ataka edo sarrera proposatu du Europar Batzordeak. Android telefono askok badute jada, eta Apple ere hasia da produktu batzuetan erabiltzen, baina egokitzapen handia egin beharko luke APPLE multinazionalak

Arrakala digitala ere hizpide izan dute bi adituek, Iñaki Alegriak kaleratutako txostena oinarri.