Itxi

Amarauna

EHko Long Covid elkartea

"Covid iraunkorra izanagatik, urtebete pasatakoan lanera bueltatzera behartzen gaituzte"

Arantxa Arza | EITb Media

Askok lana galdu dute, eta beste askok lanaldia murriztu behar izan dute, ez direlako gai gaitzagatik lanean segitzeko. Euskal Herriko Long Covid elkarteak Arartekoarenagana jo du euren egoera azaldu eta laguntza eske.

  • Covid Iraunkorra dutenen ahotsa

    Covid Iraunkorra dutenen ahotsa

    16:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Begoña Etxeberria eta Ainhoa Aldai covid iraunkorraren biktima dira. Urtebetetik gora daramate sintomekin bizimodu normala egiteko ezinean. Eguna joan eta eguna etorri, neke ikaragarria soinetik kendu ezinik dabiltza. Urtebete pasatzean, Estatu Espainiarreko Segurtasun Sozialaren ikuskaritzak aztertzen du euren osasun egoera eta kasurik gehienetan lanera bueltatzeko agintzen diete. Hala gertatu zaio Ainhoa Aldairi. Haur hezkuntzako irakaslea bera, lanaldi murriztua eskatu behar izan du eta hala ere, egun batzuetan etxeratzean ohean sartu behar izaten du ahituta. Gaur egun Euskal Herriko Long Covid elkartean 300 kide dira, baina susmoa dute milaka izan litezkeela ez jakinean gaitza dutenak.