Amarauna
Paulo Garaialde
40 urte bete dira Triple A taldeak Paulo Garaialde taxista alegiarra erail zuenetik
Maddi garmendia | EITb Media
Ez da justiziarik egin, hori dela eta, gertatutakoak argitzeko 'Garaialde txostena' argitaratu dute senitartekoek. 40 urtetan alde guztietatik jipoia jasan dutela kontatu dute familiartekoek.
-
Iñaki Garaialde eta Elixabete Garmendia
31:05 min
40 urte bete dira Paulo Garaialde taxista alegiarra erail zutenetik. Ez da justiziarik egin. Ikerketa hutsaren hurrengoa izan zen, kasua ireki bai, baina probarik ez zegoela esanez, segituan artxibatu zuten. Jaso zen atestatu bakarra Guardia Zibilarena izan zen.
Hori dela eta, Garajalderen senitartekoek txosten bat egindute, Elixabete Garmendia kazetariarekin batera. Txosten horrek taxistaren bizitzaren eta heriotzaren zenbait alderdi biltzen ditu. Iñaki Garaialde, Pauloren semea, eta Elixabete Garmendia elkarrizketatu ditugu Amarauna saioan.