Itxi

2022/01/09

12:52

Amarauna

ETXEGABEAK

Luis Arbide: "Kantxen itxiera neurri arrazista da. Etxebizitza konponbide bat behar dugu, ez hesiak jartzea"

MIkel Yarza | EITb Media

Bilboko Udalak hesiak ezarri ditu Atxuri auzoko kantxetan, bertan lo egiten zuten etxegabeak kanporatzeko. Gauza bera egin du Gasteizko Musika Kontserbatorioak. Migratzaileen ahotsa, harrera elkarteen salaketa eta kalean hildako pertsonen aberriratze prozesuak hizpide, Euskadi Irratiko 'Amarauna'n.

  • Bilboko Udalak hesiak ezarri ditu Atxuriko kantxetan, bertan lo egiten zuten etxegabeak kanporatzeko

    Bilboko Udalak hesiak ezarri ditu Atxuriko kantxetan, bertan lo egiten zuten etxegabeak kanporatzeko

    34:18 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Rashid eta Houcenek ez dute Marokora itzuli nahi, Euskal Herrian ikusten dute beren etorkizuna. Pasa den udan Bilbora heldutako 20 urteko gazte marokoarretako bi dira eta euren istorioa kontatu dute Euskadi Irratian. Urtebete da jaioterria atzean utzi zutela, pobreziatik ihesi eta etorkizun hobearen bila. Erregulazio faltan, kalean eman dituzte azken hilabeteak eta orain, lotokia hesitu die Bilboko Udalak, Atxuri auzoko kiroldegiko kantxa.

Atxuri Harrera-Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteko kidea da Luis Arbide; haren esanetan, Udalak harturikoa "neurri arrazista" da eta "etxebizitza konponbide" bat eskatu du Bilbora heltzen den migratzaile ororentzat. Salatu duenez, Bilboko Udalak ez du ia gizarte zerbitzurik bidali Atxuriko kantxetara, "hona etortzen direnak zerbitzu polizialak dira". Goizeko 07:00etan bertaratzen dira egunero eta, Arbidek gaineratu duenez, etxegabeak batzuetan "urarekin esnatzen dituzte". Erakundeen babes faltan, auzokideek antolatu dute migratzaileei arreta eskaintzeko zerbitzua.

Gasteizen, bien bitartean, hesiak ezarri dituzte musika kontserbatorio atarian, etxegabeek ez dezaten gaua bertan igaro. Puy Asurmendi kontserbatorioko zuzendariak argudiatu duenez, etxegabeek kontserbatorio atarian sorturiko "zikinkeria, janari kondarrak eta pixa" dira neurri hau hartzeko arrazoia. Asurmendiren esanetan, "aldi-baterako erabaki bat" da honakoa. Gasteizko Etxebizitza sindikatuak, ordea, kalean bizi diren pertsonentzako geroz eta zerbitzu gehiago ixten ari direla salatu du.

Azkenik, Irunera jo du 'Amarauna' saioak. Bertan hil zen, abenduaren 31n, Moussa izeneko etxegabe senegaldarra, 59 urte zituela. Duela zazpi urtetik, Euskal Herrian hildako etxegabe musulmanen aberriratzea bideratzeko lanetan aritzen da Jaouad Abourakha Rapoun marokoarra. Prozesu honen inguruko azalpenak eman ditu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;