Itxi

Amarauna

Nafarroako suteak

Igor Erbiti, baso ingeniaria: "Nafarroan 80 urte beharko dira ohiko paisaia berreskuratzeko"

Maria Agirre | EITb Media

Igor Erbiti baso ingeniariak esan duenez, urte asko beharko dira Nafarroan erretako paisaia berreskuratzeko. Kasu batzuetan, naturak ahalbidetuko du birsorkuntza, baina beste zonalde batzuetan gizakiaren eskuhartzea beharko da.

  • 10 mila hektarea erre dira Nafarroan

    10 mila hektarea erre dira Nafarroan

    17:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zonaldez zonalde, Nafarroan erretako paisaia nola berreskuratu daitekeen kontatu du Igor Erbiti baso ingeniariak. Lur Geroa basogintza enpresako ingeniaria da Erbiti, eta eskarmentu handia dute horrelako proiektuetan.

Toki batzuetan, pinuak eta arteak berez berreskuratuko dira, baina beste zonalde batzuetan, beharrezkoa izango da zuhaitz berriak landatzea. Erbitiren arabera, 50 urtetik gora beharko dira lehengo paisaia berreskuratzeko. Kasu batzuetan, baita 80 urte ere.