Itxi

Amarauna

Covid iraunkorra

Gaitzaren larritasunaren araberako babesa jaso nahi dute covid iraunkorra duten gaixoek

Ainhara Zuazabeitia | IETb Media

Sendatzen ez den covid-19agatik ezintasun absolutua eman diote aste honetan, lehendabizikoz, emakume gipuzkoar bati. Erabaki honi buruz hitz egin dugu Euskal Herriko Long Covid elkarteko Kris Jausororekin.

  • Gaitzaren larritasunaren araberako babesa jaso nahi dute COVID Iraunkorra duten gaixoek.

    Gaitzaren larritasunaren araberako babesa jaso nahi dute COVID Iraunkorra duten gaixoek.

    12:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Balorazio positiboa egin du Long Covid Euskal Herria elkarteak, orain arte itxita izan duten atea zabaldu delako. Hala ere, ez dute uste praktikan gauzak asko aldatuko direnik, kasuak banan banan erreklamatzen jarraitu beharko dutelako aurrerantzean ere. Benetako arazoa diagnostikoan dagoela uste du Kris Jausoro elkarteko kideak, covid iraunkorra dutela egiaztatzen dien mediku txostena eskuratzea oso zaila delako oraindik. 

Ehundik gora lagun ditu Long Covid Euskal Herriak. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera 17 milioi lagun daude Europar Batasunean covid iraunkorrarekin. Elkartearen ustez, hala ere, gehiago dira, askotan beste gaitz batzuen atzean ezkutatzen baita sendatzen ez den covid-19a.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena