Itxi

Amarauna

Itsasargiak

"Itsasargiek badute euren funtzioa oraindik ere"

Aranxta Arza | EITB Media

Hala esan digute Iñaki Garcia eta Javier Carballok, Euskadiko Itsasargien Lagunak elkarteko kideek. Sonar eta GPS sistemak asko erabiltzen dituzte baina itsasargien erreferentzia oso inportantea da untzientzat gaur egun, oraindik ere.

  • Iñaki Garcia eta Javier Carballo

    Iñaki Garcia eta Javier Carballo

    34:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Javier Carballok ondo daki zer den faroan bizitzea:  aitona, aita eta anaia farozainak izan zituen eta ondo ezagutzen du ofizioa. Farozain askok, ofizio horrez gain, maila handiko ikasketak egin izan dituztela aitortu digu.

Espainian barna diren faro asko ezagutu ditu familiakoen langintzari esker baina bereziki nabarmendu du Hondarribiko Iger itsasargia.

Iñaki Garciak bere aldetik adierazi digu oso interesgarria dela itsasargiak barrutik ikustea eta pena dela ondare hori ezin ikustea, gehiagotan zabaldu beharko liratekeela itsasargiak barrutik ikusi ahal izateko.

Euskadiko Itsasargien Lagunak elkarteak 10 urte bete dituela eta gonbidatu ditugu itsasargiez hitz egitera eta hamarkada hori ospatzeko erakusketa bat zabalduko dutelako maiatzaren 20an.  "10 urte argitzen" du izena erakusketak, elkartearen bazkideek bisitatu dituzten zenbait farori egindako argazkiak dira erakutsiko dituztenak, eta ekainaren 16ra bitartean egongo dira ikusgai Irungo Palmera Montero gunean.