Argi Ibili
Kafea eta tea
Utz ezazu dena, atsedena hartu, eta askoz zoriontsuagoa izango zara
Paula Etxebeste Yoga Pasaiako irakasleak aholku eta argibide batzuk eman dizkigu atsedenaren inguruan.
-
Lana
8:39 min
Atsedena hartzea behar-beharrezkoa dugu, lasai egoteko tartea hartu behar dugu egunero, baita lantokian gaudenean ere. Batzuetan kosta egiten zaigu guretzako denbora hori hartzea: lanetik atera eta etxean etxeko-lanak pilatuta ditugunean edo haurren, gurasoen edota biloben zaintzaz arduratu behar badugu. Ez da eginkizun erraza! Paula Etxebestek, Yoga Pasaiako irakasleak, aholku eta argibide batzuk eman dizkigu atsedenarekin lotuta 'Argi Ibili' saioan.