Itxi

Baipasa

Olatz Salvador

"Rozalenek lehen aldiz abestu zuenean bazirudien euskara menderatzen zuela"

Olatz Salvadorrek "Aho uhal" diskoa kaleratu berri du, eta "Baipasa"n aletu ditugu harekin kantu eta xehetasun guztiak.

  • Olatz Salvador

    Olatz Salvador

    28:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Olatz Salvadorrek Aho uhal aurkeztu berri du, bigarren bakarlana, eta "Baipasa" saioko kolaboratzaileak uhal guztiak alboratu ditu lan horri buruzko xehetasun guztiak aletzeko. Labetik atera berria bada ere, espero baino feedback handiagoa jaso du Salvadorrek eta "oraindik hunkituta" dagoela aipatu du, jaso dituen mezuengatik.

12 kantuz osatutako diskoa da. Bere bizitzan izaten dituen galdera ugariek eman diote bidea leku desberdinetatik edateko eta bilatzen jarraitzeko, eta, aitortu duenez, "hortik ateratzen dira abestiak. Kolaborazio ugari izan du musikari donostiarrak bai kantuak idazteko, bai horiek ahotsez janzteko ere. Sona handiena izan duenetako bat Rozalenena da. Albaceteko abeslariak "Ahots hari" kantan hartu du parte, eta Viña Rock jaialdian elkar ezagutu zutenean euskaraz abesteak ilusioa egingo liokeela esna zionez, proposamena egitera ausartu zela kontatu du. "Bidea luzea izan da, ez da erraza izan, bitartekari pila bat izan dira, baina, azkenean, Rozalenek eskuzabaltasun guztiz parte hartu zuen; emakume zoagarria da", esan du. Gainera, haren managerrak euskaraz abestean izan zitzakeen zalantzak berehala uxatu zitzaizkien, lehen aldiz abestu zuenean "euskara menderatzen zuela" zirudiela adierazi baitu gipuzkoarrak.

Idoia Asurmendi, La Mare eta Ivan Ferreiro ere izan ditu kolaboratzaile Salvadorrek Aho uhal harilkatzeko, eta guztiei buruz esker oneko hitzak baino ez ditu. Emozioz kontatu du, halaber,  "Eskuekin" abestiari lotutako istorioa. Gata Cattana rapeatzailea omendu nahi izan du bertan. 25 urte zituela hil zen 2017an, eta haren olerki bat euskaratu eta abesteko baimena haren amak ilusioz hartu zuela adierazi du.

Disko berria osatzeko banda aldatuta etorri da Olatz Salvador: Ander Zulaika (bateria), Jagoba Salvador (baxua) eta Mattin Saldias (gitarra). Pablo Novoa arduratu da ekozipenaz.