Itxi

Baipasa

Zientzia

“Gure egunerokoan ikusten ditugun argi gehienak ez daude kolore garbiz osatuak”

Marijo Deogracias | EiTB Media

Hala azaldu digu Paula Olaz musika konposatzaileak zientziari "Baipasa"n irekitzen diogun leihoan. Gainera, film baterako sortu duen azkeneko lanaz ere hitz egin digu: “Crónica de una tormenta”.

  • CDa

    CDek espektroskopia egiteko duten gaitasunaz aritu zaigu. Newtonek azaldu zuen efetua XVII. mendean.

    16:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Apirilaren 30ean estreinatuko da Crónica de una tormenta (Mariana Barassi, 2020)  filma eta Paula Olaz konposatzaileak egin du musika. Hala kontatu digu gaur Baipasa saioan, non espektroskopiaz jardun dugun berarekin. CDek espektroskopia egiteko duten gaitasunaz aritu zaigu. Berez, Newtonek behatu zuen XVII. Mendean efektu hori; garai hartan prisma bat erabili zuen. Olazek azaldu digunez, “Newtonek ez zuen soilik esan argi zuria gainerako koloreen batura dela; zenbakia ere jarri zien koloreei eta hala, zazpiz kolorez osatutako zegoala esan zuen, gaur egun ostadarrak margotzerakoan erabiltzen ditugun zazpi koloreak”.