Itxi

Baipasa

SUKALDE KONTUAK

Postre frantsez bat proposatu digu Enara Parrak: Clafoutis

'Roots and Cook' atariko arduradunak udako postre bikaina egiteko errezeta ekarri digu; udan etxean ditugun frutekin egiteko moduko gozoa.

  • Enara Parrak eginiko clafoutis postre frantsesa

    Enara Parrak eginiko clafoutis postre frantsesa

    17:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Enara Parra 'Roots and Cook' sukalde atariko arduradunak gaurko postre frantsez bat ekarri digu, uda garaiko postre goxo bat: Clafoutis.

Hauk dira 4 pertsonentzat Clafoutis egiteko behar ditugu osagaiak:

- 200 gr udako fruta (melokotoia, briñoia, gereziak, okanak, marrubiak…)

- 2 arrautza

- 50 gr irin

- 40 gr azukrea

- 50 g esnea

- 25 gr gurin urtua

- Gatza

- Kanela hautsa

- Bainilla-estraktua

- 1-2 kardamomo ale

- Gurina, labeko moldea igurtzeko

Clafoutis egiteko eman beharreko pausoak hauek dira:

Pausoak:

Lasagna egiteko moduko molde ertain bat gurinarekin igurtzi, eta ondoren fruta garbitu, hezurra kendu eta xerra meheak moztu.

Fruta xerra guztia moldearen behekaldean ipini, hontzi hondo guztia frutaz betea arte.

Piztu labea, 180°C.

Kardamomo aleak hartu eta haziak atera. Mortailu batean ipini eta txiki-txiki egin.

Orain, ontzi edo katilu handi batean ipini arrautzak, azukrea, kardamomo hautsa, kanela hautsa, bainilla-estraktua eta gatz pixka bat. Barilla batekin ondo ondo nahastu.

Gehitu irina eta berriro nahastu.

Gehitu urtutako gurina eta esnea eta ondo ondo nahastu.

Kontuz-kontuz bota nahaste hau fruta gainera.

Labean sartu 180°C-tan 45 minutuz.

Atera labetik eta itxaron 15-20 minutu pixkat hozteko.

Moztu clafoutis laukitxo bat eta atera platertxo batera, mermelada goxo batekin eta bainilla izozkiarekin bikaina dago.

On egin!