Itxi

Baipasa

Espekulatzen

Ane Abarrategirekin etorkizuneko lan faltaz

Itziar Alduntzin | EITB Media

Lanik gabe bizi daiteke? Eta kapitalismoaren ondorengo garaian automatizazioak lanik gabe uzten bagaitu, nola biziko gara?

  • Ane Abarrategi

    Ane Abarrategirekin "Espekulatzen".

    15:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Garai baten bukaeran eta beste baten hasieran gaude. Kapitalismoa eta gero automatizazioa ezarriko bada,  dena makinek eta robotek egiten badute, ez da denentzako lanik izanen. Nola biziko gara, orduan? Bizi kalitatea hobetuko da? Denbora libre hori zertan emanen dugu? Ez da utopia bat. Oinarrizko Errenta Unibertsalaren ezarpena agenda politikoan dago eta, gainera, hainbat esperimentu egin dira eta emaitzak oso ezberdinak izan dira Estatu Batuetan eta Europan.

Galdera pila bat atera dira eta,  erantzunik aurkitu ez badugu ere, hurbileko etorkizunean lanik gabeko mundu bat posible dela irudikatu dugu. Espekulatzen aritu gara orain ere Ane Abarrategirekin.