Itxi

Baipasa

Elkarrizketa

Anjel Lekuona milizianoaren historia galdua, Wikipedian

Itziar Alduntzin | EiTb Media

Bere ilobak orain dela bi hamarkada ekin zion osabaren arrastoaren bilaketari. Gaur Wikipedian dago irakurgai.

  • Anjel Lekuona Beitia Wikipedian

    Anjel Lekuona Beitia Wikipedian

    14:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Anton Gandarias-ek bere osaba  gerra zibilean ihes egin eta non ibili zen eta non eta nork erail zuen jakin nahi zuen. Bilatzen hasi eta, lan asko egin eta gero, aurkitu du eta osatu du haren osabaren historia. Osatu eta gainera denen eskura dago dagoeneko, Wikipedian baitugu denek irakurgai. Anjel Lekuona Beitia busturiarra Alemaniako kontzentrazio esparru batean eraila izan zen baina ez ahaztua.