Itxi

Faktoria

Berriatuan

Antzinako margoak Berriatuako Atxurra kobazuloan

Aurkikuntzak izandako oihartzuna dela eta, kobako margoen berri eman digute Diego Garate eta Iñaki Intxaurbe arkeologoek Faktorian.

  • Koba margoak

    Koba margoak

    20:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kalean jasotako zorion mezuek harritu dituzte Diego Garate eta Inaki Intxaurbe, Berriatuako Atxurra kobazuloan antzinako margoak topatu dituzten arkeologoak. Orain arte lau aldiz barneratu dira hamar eta hamabost metro bitarteko sakonera duen kobako galerian eta bertan topatu dituzte 14.000 urteko margoak. XIX. mendeaz geroztik kobazuloan barneratu diren herritarrek eginiko graffitiak hormetan ikus zitezkeen arren, duela gutxira arte ez zuten galeriaren bi aldeetara geratzen diren balkoietako margoen berririk.

Balkoietan dauden margoak ikusteko lau metro eskalatu eta argi eta linterna espezifikoak behar izan dituzte Garate eta Intxaurbek. Urteen poderioz, kolorea galdu dute hainbat margok eta horrek are zailagoa bilakatu du topaketa. Irudietan harrapaturiko gehienak animaliak dira, bisonteak, zaldiak, ahuntzak, oreinak… pieza artistikoak izatetik urruti, garaiko gizakien bizimodua islatzeko baliagarri direla diote arkeologoek. Hain zuzen ere, Euskal Herrian, Asturiasen edota Pirinioetan topaturiko margoen antzekotasunak azpimarratu dituzte, toki batetik bestera mugitzen ziren nomadak baino, Kantauri aldeko bailaratik gora bizi ziren horien antzekotasunak azpimarratzeko.

Orain arte hoberen ikusten diren margoak identifikatu dituzte Garate eta Intxaurbek, baina uste dute animalia gehiago ere egon litezkeela eta ikerketaren bitartez topatzea posible dela.