Itxi

Faktoria

Ibon Manterola, UEU

Euskararen jakintza goraka doa, baina erabilera ez

Euskararen hutsunea nabarmena da hedabideetan, eskolan, familian edota aisian. Baina bereziki lan munduko egoera txarra aipatu du Ibon Manterolak.

  • 10:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Udako Euskal Unibertsitatean euskararen biziberritzearen inguruko ikastaro bat egin dute aurten. Ibon Manterola doktorea da linguistikan eta berak esan digunez, lau arlotan aztertu dute euskararen erabilera: lan munduan, eskolan, hedabideetan eta familia eta aisialdian.

Azken urteotan, lan asko egin da euskararen jakintza bultzatzeko, eta lortu da. Baina erabilerak behera egin du nabarmen. Beraz, hori zergatik gertatu den begiratu behar da. Manterolaren ustez, faktore askok eragiten dute hau: lotsak, ohitura pertsonalek edo gizartean ezarritako arauek, besteak beste. Esaterako, lan munduko hizkuntza jokabidearen araua gaztelania da, beraz, bertan eraikitako harremanak gaztelaniaz egin ohi ditugu.

Ibon Manterolak gai hau sozializatzearen beharra azpimarratu du. Denok izan gaitezen egoeraren jakitun eta aldatzeko zerbait egin dezagun.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskaraz