Faktoria
Motorrak kiskalita
Kalean aparkatutako motorren kontrako seigarren erasoa, Donostian
Gros auzoko Jose Mari Soroa kalean bederatzi moto erabat kiskali eta beste bi kalte handiekin utzi ditu goizaldeko lauretan piztu den suteak. Kaltetuekin hitzegin dugu 'Faktoria'n.
-
Sutea Grosen
1:10 min
Oso haserre eta minduta aurkitu ditugu azken suteak kaltetu dituen motoetako jabeak. Donostiako Gros auzoko Jose Maria Soroa kalean izan da azken sutea, udaltzailen hipotesi nagusia da, nahita eragindakoa dela.
Baieztatzen bada, azken lau hilabeteetan motorrak kaltetu dituen seigarren erasoa litzake. Guztira 41 ibilgailu erabat kiskali dituzte suteek.