Itxi

Faktoria

Erreportajea

Iruña-Veleia: aurkikuntza bat, auzi luze bat eta bi mundu

Amaitzear da Euskal Autonomia Erkidegoan inoiz auzi baten gainean egin den argibide faserik luzeena. 10 urte hauetan gertaturikoari buruzko kazetaritza-arkeloogia egin du Tere Belokik.  

  • Iruña Veleia

    32:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Egun batetik bestera erabaki beharko luke Gasteizko lehen instrukzio epaitegiak Iruña-Veleiako auzia artxibatu edo ahozko epaiketa zabalduko duen. Gurean egin den argibide faserik luzeena izango da aztarnategiko aurkikuntzari buruzkoa. Hamar urte pasa hauetan gertatutakoa berreraiki nahi izan dugu 'Faktoria'n, ertz guztietatik begiratuta.

Hasteko, 2006an aurkikuntzak aurkeztu zirenetik hasi eta lehenbiziko zalantzak azaleratu ziren bitarteko kontaketa. Ondoren etorri zen Arabako Foru Aldundiaren eskuhartzea batzorde zientifikoa osatuz. Euskarriak erromatarren garaikoak zirela, baina idazkunak ez. Hala ondorioztatu zuen batzorde hark. Delitu zantzu batzuk ere bazirela eta, kereila bana jarri zuen 2009an Aldundiak Eliseo Gil, Oscar Escribano eta Ruben Cerdanen aurka.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia sailaren esku dago geroztik aztarnategia, Julio Nuñez arkeologoaren zuzendaritzapean. Epaibidea hasi zenean sortu zen, gaur arte benetakotasunaren alde ari den mugimendua SOS IRUÑA VELEIA buru duela.

Euskal Herriaren eta euskararen historia alda zezaketen aurkikuntzen inguruan mundu bana eraiki da eta oinarrian, besteak beste, ezbaian jarritako praxis arkeologikoa.