Itxi

Faktoria

Indarkeria matxista

'Zenbatetan hautsi behar du urruntze agindua, bera zigortu dezaten?'

Senar ohiak abuztutik urruntze agindua 25 alditan hautsi duela dio Ziortza Linaresek eta heriotza mehatxuak jaso dituela. Hala ere, bera sentitzen dela kartzelan, "urrezko kartzelan".

  • Ziortza Linares. Argazkia: Euskadi Irratia

    28:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ziortza Linaresek 20 urtez bere senarra zenaren tratu txarrak salatu ditu. Gaur egun, babes neurriekin bizi da emakumea: urruntze agindua jarri diote bikote ohiari eta non dagoen kontrolatzeko GPSa darama Ziortzak. Baina, abuztutik, 25 aldiz hautsi du gizonak urruntze agindua eta heriotza mehatxuak egin dizkio. Maite Artolak elkarrizketatu du 'Faktoria'n.

Ziortza Linaresek aldarrikatzen du, tratu txarrak jasan dituen emakumearen ordez, indarkeria erabili duten gizonek izan behar dutela kontrola eta zaintza. "Ez dakit ze beste neurri jarriko didaten. Agian urrezko espetxea egingo didate, nire lagun eta senideekin bizitzeko".