Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Einsteinen 'Erlatibitatearen teoria'k 102 urte bete ditu

1916ko martxoaren 20an publikatu zuen Albert Einsteinek 'Erlatibitate Orokorraren Teoria'.Aurrez idatzi zuen erlatibitatearen teoria osatu eta garatu zuen, Newtonen grabitatearen teoria ordezkatuz.

  • 3:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Martxoaren 20 honetan erronka jarri diogu gure buruari, 'Erlatibitatearen Teoria' ulergarri eta entzungarri egitea. 1905ean kaleratu zuen Albert Einsteinek 'Erlatibitatearen Teoria Espeziala', orduan uste zenaren, eta zentzuaren aurka, denbora ez zela absolutua esan zuen, abiaduraren araberakoa baizik. Aitor Bergara fisikariak azaldu digunez, ezin dugu ahaztu argiaren abiadura 300 mila kilometro segunduko dela. 1905ean teoria hori publikatuta, ikertzen jarraitu zuen Einsteinek eta abiadura eta denborari beste aldagai bat gehitu zion, grabitatearena. Eta horrela publikatu zuen gaurko egunez, duela 102 urte, 'Erlatitibitate Orokorraren Teoria', espazioaren beraren ulerpena aldatu zuena.

Ildo horri jarraiki baieztatu zen unibertsoa ez dela estatikoa. Hil berri den Stephen Hawkingen garatu zuen ildoaren abiapuntua da duela 1916ko 'Erlatibitate Orokorraren Teoria'. Einsteini handik 5 urtera, 1921ean, Nobel saria eman zioten baina ez 'Erlatibitatearen Teoria'gatik, itxuraz teoria okerra izan zitekeen zalantzak zituzten orduan, eta efektu foto elektrikoaren inguruan egindako lana saritu zuten. Erlatibitatearen teoria jada frogatuta dago; ordea, hain frogatua ez dagoena da gizakiak denboran bidaiatzeko gaitasun hori lortuko ote dugun inoiz.

3 minutu zituen erreportajetxo honek, ziur denei ez zaizuela denbora hori luzera berekoa iruditu baina horrek ez du erlatibitatearekin zerikusirik, guk asmatu ote dugun edo ez baizik… Denok ez baikara Einstein,