Itxi

Faktoria

Kanaki Films

Amaia Remirez: "Oso pozik gaude, Cannes sekulako erakusleihoa da"

"Another day of life" Kanaki euskal ekoizpen etxearen filma, Canneseko sail ofizialean estreinatuko dute, lehiaz kanpo. Ryzard Kapuscinskiri buruzko filma udazkenean aurkeztuko dute zinema aretoetan.

  • 4:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kanaki Films euskal ekoizpen etxearen Another Day of life filma aukeratu dute Canneseko sail ofizialean estreinatzeko, lehiaz kanpo. Animaziozko pelikula, Ryzard Kapuscinski kazetari poloniarraren liburuan oinarritzen da. Amaia Remirez Kanaki Filmseko kideak oso pozik daudela esan digu, "Cannes sekulako erakusleihoa" dela dio, bai industriari, baita prentsari begira ere.

Another day of life filma Kapuscinskiren liburu pertsonalenean oinarrituta da, Amaia Remirezen hitzetan, oso liburu poetiko, surrealista da, "Angolara eramaten zaitu momentu batean".