Faktoria
Eguneko efemeridea
Homerok K.A. 1184ko apirilaren 24an kokatu zuen Troiako Zaldiaren pasadizoa
Kristo aurreko zortzigarren mendean Homerok 'Odisea' liburuan kontatu zuen aurrenekoz Troiako zaldiaren pasartea, eta apirilaren 24 batean kokatu zuen, K.A. 1184. urtean.
-
Troiako zaldiaren irudikapena. Kaiserlich Deutches Archäologisches Institut
2:59 min
Gaur, efemeridearen tartean, oso atzera egin behar dugu. Homeroren kontakizunaren arabera, kristo aurreko 1184. urtean, apirilaren 24an, gertatu zen Troiako zaldiaren gerra pasadizoa.
Baina egia ote da Troiako zaldiarena?
Kristo aurreko 8. mendean Homerok Odisea liburuan kontatu zuen aurrenekoz Troiako zaldiaren pasartea, 300 urte lehenago kristo aurreko 1184 urtean kokatuz. Istorioa ezaguna da: Odiseoren aginduz greziar armadaren jukutria edo amarrua izan zen Troiako zaldia eraikitzea, Troia hiria bereganatzeko. Denis Alvarez EHUko Greziako Historiako irakaslearen arabera, Homerok Odisea-n aipatu zuen lehenik baina ondoren mendez mende errepikatzen da Troiako zaldiaren pasartea, erromatarrengana ere iritsiz, Virgiliok Homerok baino kontakizun zehatzagoa egin baitzuen Troiako zaldiaren pasarteaz. Baina benetan Troiako zaldia existitu al zen? Troiako gerra bai izan zen, zaldiarena ez dela egia esan digu Alvarezek, eta gaur egun kondaira dela esan badezakegu ere, argi du garaian benetako pasarte gisa kontatzen zela.
Izan ere, ezin da ukatu pasarte horren edertasuna, 3 mila urte geroago oraindik horretaz ari baikara, ikono moderno bat ere bada Troiako zaldia.
Batzuetan ez baitu hainbeste axola benetan gertatu zen ala ez, ezta?