Itxi

Faktoria

Eider Rodriguez

'Ezagutzen dudan arren, maite dut Euskal Herria'

Munduaz, literaturaz eta hitzez aritu da idazlea, gertuko elkarrizketan: "Hustu dizkiguten hitzez" eta "gauzei hitzak jartzeak duen garrantziaz"

  • 30:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hitzen indarraz aritu da Eider Rodriguez 'Faktoria'n. Errealitatea bat azalerazteko hitzak duen garrantziaz -"norberaren injustiziei hitza jartzea beti dago ondo"- eta esanahia erabat galtzeraino agortu dituzten hitzez: "Hitz asko erabat daude higatuak. Bokazioa galdu dute". Hitzei "modu libre eta pertsonalean" garrantzia emanez osatu nahiko luke idazleak errelatoa eta hala egin du bere bizitzan eta mundu ikuskerari buruzko lotura gaur gurean.

Jaio zen leku eta uneaz -"jaiotzen gara dado jokaldi bat bezala"-, gaztaroan Errenteria-Oreretan bizitutako giro itogarriaz, han bizitutako sexu jazarpen aldiez, kanpora atera beharraz, euskaraz -"euskara ez zait natural ateratzen. Mototxa harro horren tankerakoa da. Ispiluaren aurrean orrazten da, beste itxura bat duen arren"- eta Euskal Herriaz aritu da: "Ezagutzen dudan arren, maite duen" herriaz.