Itxi

Faktoria

Sabin Zubiri

'Lege honekin segregazioa eragiten duten hesiak ezabatu nahi ditugu'

Zubiak Eraikiz herri ekimen legegilea 17.000 sinadura bilduta iritsi da Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara. Sabin Zubirik defendatuko du ekimena legebiltzarkideen aurrean.

  • 5:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zubiak Eraikiz herri ekimen legegilea 17.000 sinadura bilduta iritsi da Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara. Plataformaren eskaera nagusia, sare publiko eta pribatuaren arteko oreka da eta eskola segregazioa saihesteko neurriak jarri ditu mahai gainean.

Legegintzako Ekimen Herritarrak arautzen dituen 2016ko legearen arabera tratatuko den lehen aldia izango da hau. Sabin Zubiri, ekimeneko bozeramaleak, ordu laurdeneko tartea izango du Legebiltzarreko osoko bilkuran ekimena azaltzeko.

Euskadi Irratiko 'Faktorian' Zubirik esan digunez, eskola publikoan nabarmen gehiago dira indize sozioekonomiko baxuko ikasleak, migratzaileen seme-alabak eta behar bereziko haurrak, hauek sare publikora bideratzen direlako.

Aldiz, sare kontzertatuak, Ikastolek eta Kristau eskolek, egoera hauetako ikasle gutxiago jasotzen dituztela salatzen dute plataformatik. Segregazio hori eragiten duten hesi nagusia kuotak direla uste dute, eta horregatik eskatzen dute diru publikoa jasotzen duten ikastetxe guztien doakotasuna.