Itxi

Faktoria

Esklerosi anizkoitza

Mikel Lizarraldek lortu du Zegama-Aizkorri egiteko dortsala

Esklerosi anizkoitza diagnostikatu ondoren, bizitza gehiago gozatzen eta kirola gogoz egiten ari da Mikel Lizarralde. Zegama-Aizkorri mendi maratoia egitea zuen amets eta lortu du dortsala.

  • Mikel Lizarralde Faktoria saioan

    Mikel Lizarralde Faktoria saioan

    5:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur 'zorionak' esan nahi izan diogu 'Faktoria'n Mikel Lizarralde eibartarrari, dortsala lortu duelako. Urtarrilean egin genion elkarrizketa, Zegama-Aizkorri mendi maratoia egiteko ametsa zuela jakin ondoren. Esklerosi anizkoitza nola bizi duen eta diagnostikoaren ondoren bizitza nola aldatu zaion kontatu zigun orduan. Sekula pentsatuko ez zukeen arren, gaixotasunak poz ugari ekarri dizkiola kontatu zigun. Eta poz horietako bat, amets horietako bat betetzeko aukera iritsi zaio orain: Zegama-Aizkorri mendi maratoia egiteko dortsala eskuratu du.