Itxi

Faktoria

Jose Ramon Etxebarria

'Izan liteke burugogorkeria edo burugorgortasuna. Nirea burugogortasuna da'

EHUko irakasle gisa erretiroa hartu ondoren, Wikipedian ari da, gazteen laguntzaz, zientzia euskaraz eta egoki dibulgatzeko bere betiko helburuz

  • Jose Ramon Etxebarria

    Jose Ramon Etxebarria

    16:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bizitza osoan egin duen lan berean jarraitzen du Jose Ramon Etxebarriak EHUko irakasle gisa erretiroa hartu ondoren ere: zientzia euskaraz eta egoki dibulgatzeko lanean. Gazteen laguntzaz ari da orain, Wikipedian, fisikako artikuluak banan-bana hartu eta haiek zientziaren eta hizkuntzaren ikuspegitik osatzen. Euskal Herriko zientzia dibulgazioko testu-egile inportanteena izan da bera, EHUn fisika artean gazteleraz ematen zelarik, euskarazko apunteak osatzen hasi zenetik. Horretan aritu da nekerik gabe, testu teknikoak pezala, oinarrizko zientzia gaiak lantzen ere. 'Saioka izan da nire proiekturik maiteena', esan du 'Faktoria'n, garai bateko OHOrako, 'lantalde eder batek' egindako testuliburuak gogoan hartuta. 'Pedagogikoki oso onak ziren. Oso harro nago proiektu horretan parte hartu izanaz'.

Leioako campuseko pankarta atzean emandako 15 urteei buruz galdetuta, 'dena doa lotuta', erantzun du. Euskaraz bizitzeko hautua eta unibertsitate irakaslego propioa eskatzeko aldarrikapena bat bestearen ondoren datozela dio eta modu kontsekuentean aritu zirela. 'Ideia argi bat baduzu, eta uste baduzu justua dela, eta erabakitzen baduzu, aurreraino jarraitzea eta ondorioak asumitzea... ba horrek prezio bat dauka', azpimarratu du. Alde horretatik dio, berea ez dela izan tema: 'Izan liteke burugogorkeria edo burugogortasuna. Nirea, burugogortasuna da'.