Itxi

Faktoria

Ana Zubiaga

'Minbizia kronfikatuko dugu. Esperantza badut'

Ikerketa horretara emana bizi da eta aparteko curriculuma osatu du 40 urteko ibilbide profesionalaren ondoren. Oraindik,'gutxiagotasun konplexua' ez duela gainditu aitortu digu, halere.

  • Ana Zubiaga genetikari eta EHUko katedraduna

    Ana Zubiaga

    27:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Euskal Herrian, herri txikietakoak garenok, eta baserrikoak garenok, beti eduki dugu gutxiagotasun konplexua. Argia'. Hala aitortu digu Ana Zubiagak 'Faktoria'n egindako elkarrizketan. Gazteleraz ikasteko ahaleginean, baserriko usaina ezkutatzeko ahaleginean hazi zela gogoratu du eta 'hori kentzea zaila' dela aitortu; gaur egun ere, konplexu hori baduela.

'Non nago ni?' galdetzen omen dio maiz bere buruari, minbiziaren ikerketan puntaren-puntan dagoen arren: EHUko Katedraduna da, ikerlari nagusi eta minbiziaren ikerketa molekularrean nazioarteko erreferentzia. Jakintza horretatik aritu da, baita ere, minbiziaren kontrako tratamendu immunologiko eta genetikoez. 'Geneak ditugunez gero, beti izango dute mutaziorako joera. Bizitzaren batera dator hori. Yin eta yin-a bezala da', esan digu eta, horrenbestez, minbizia ez dela sekula sendatuko. Baina lortuko dela kronifikatzea: 'Nik esperantza badut', esan digu. Minbiziak eragiten dituen mutazioak milaka dira, baina gaitzaren eragile diren mutazio-gidari gehienak aurkituta daude, terapia pertsonalizatuetan asko egingo da aurrera. 'Minbizia zein paradigmatan mugitzen den badakigu, jada', azpimarratu du. Aldiz, gure garunak nola funtzionatzen duen, pentsamendua eta kontzientzia nola sortzen den ez dugu ideiarik ere'. Hori da, Ana Zubiagaren irudiko, etorkizuneko erronka.