Itxi

Faktoria

Ana Aizpiri

'Inoiz baino garrantzitsuagoa da ahanzteko inertziaren kontra aritzea'

31 urteren ondoren, Sebastian anaiaren hilketaz aritu da lehen aldiz. Bere eta biktima guztien minaz aritu da, COVITEko bozeramaile ardura hartu berritan.

  • Ana Aizpiri kazetaria, ETAK hidalko Sebastian Aizpiriren arreba eta COVITEko bozeramailea

    Ana Aizpiri, ETAK hidalko Sebastian Aizpiriren arreba eta COVITEko bozeramailea

    26:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ahanzturaren arriskuaz mintzatu da 'Faktoria'n Ana Aizpiri, ETAk hildako Sebastian Aizpiriren arreba eta COVITE elkarteko bozeramailea. Hogeita hamaika urte badira anaia hil zutela, eta orain eman du urratsa Aizpirik COVITEN parte hartzeko, biktimen elkartearen egitekoa, inoiz baino beharrezkoagoa izango dela sinistuta.

Sarri gordean eraman duen minaz mintzatu da Maite Artolarekin izandako hizketaldian. Anaiaren hilketak eragindakoa 'min sakon eta mikatza' izan dela esan du eta azpimarratu du ETAko biktimak guztiei bezala, beste min bat gehitu zaiola gero: 'Norberaren min horrek, ondoren beste min, zabal, hedatu eta gaixo bat dakar. Hainbeste pertsonek jarraitzea gerorara etorriko ziren hilketen ondoren, ETAkoak xaxatzen, haien alde egiten eta 'ETA matalos esaten' urteetan eta urtetan'.

Hiru hamarkada pasata ere, Ana Aizpirik ez ditu ahaztuta anaia droga trafikoarekin nahastuz zabaldu ziren gezurrak: 'Niregatik ere esan zuten Barajasen drogarekin harrapatu nindutela'. Azpiriren arabera, estrategia bat zen gezurra zabaltzearena, pertsona seinalatu eta ETAk hil ondoren 'inork ez zezan burua jaso kontra egiteko'.

Uste du 'inoiz ez dela berandu' horrelakoak gogoratzeko eta 'ahanzturaren inertziaren aurka egiteko' erabaki du orain, 31 urteren ondoren, COVITE barruan ardurak hartzea. Euskal Herrian gertatutakoaren errelatoak jaso beharko du, bere ustez, helburu politiko batekin erabili zela terrorismoa. Gertatutako lotsagarrikeriak kontatu behar dira, gazteek ezagutu ditzaten eta berriro gerta ez daitezen.