Itxi

Faktoria

Roberto Uriarte

'Gobernu akordioa osatze aldera, gu prest gaude baldintza guztiak errazteko'

Leialtasunez jokatuko du Unidas Podemosek. Idatziz, berme guztiak emanez eta Kataluniaren auzian gobernu barruan gehiengoak dioena errespetatuz', diputatuak esan digunaren arabera.

  • Roberto Uriarte Unidas-Podemoseko diputatua

    Roberto Uriarte Unidas-Podemoseko diputatua

    23:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Robertu Urtiarte Unidas Podemoseko diputatua 'Faktoria'n gonbidatu izan dugu. Adierazi digu bi aukera dituela Pedro Sanchezek, PSOEren gobernurako presidente gaiak: Ciudadanosekin hitzartu, eta hori ez du nahi Albert Riverak, edo Podemosekin osatu Gobernu koalizioa. Logikak eta matematikek Podemosekin gobernu koalizioa egitea eskatzen dute, bere hitzetan. Gobernu barruan, gehiengoak dioena errespetatuko luke Podemosek. 'Gobernu akordioa osatze aldera, gu prest gaude baldintza guztiak errazteko', esan digu.

Hauteskundeak errepikatzeari buruz galdetuta azaldu digu ez duela beldurrik baina ez duela gustoko aukera. Herritarrak aspertuta daudela hain denbora gutxian hainbeste hauteskunde egiteaz.

Eusko Legebiltzarrean lantzen ari diren Estatutu berriaz, ez du uste, ezarritako epean bukatzeko denbora emango duenik. Podemos, herritarrei hitza ematearen aldeko da. Roberto Uriarteren ustez, alderdi guztiek mahai berean eseri beharko lukete, eta ondoren, teknikoek egin euren lana.