Faktoria
Gorka Hermosa
Siziliako musika akademia bati 'Hermosa' izena jarri diote
Gorka Hermosa akordeoijole ezagunagatik jarri diote 'Hermosa' izena Siziliako akademiari. Esan digu, umetan eskolan adarra jotzen ziotela deituragatik eta orain hau ikustea kuriosoa dela.
-
Gorka Hermosa
9:25 min
Siziliako Nicosian, musika akademia bati Accademia de Musica 'Hermosa' izena jarri dio, Nicola Emanuele Maggio musikariak. Gorka Hermosak, baimena eskatzeko deitu zionean, broma izango zela pentsatu zuen, baina egia da. Bere omenez jarri diote izen hori.
Gorka Hermosak azaldu digu umetan adarra jotzen ziotela deituragatik eta orain estimazio hau ikustea kuriosoa egiten zaiola. Italieraz Hermosak ez du gazteleraz duen esanahia, baina berak uste du soinu aldetik atsegina egingo zaiela eta horregatik ariko direla horrelakoak gertatzen. Izan ere 'Cuarteto Hermosa' izeneko musika taldea ere ba dago Italian (Lorenzo Albanese akordeoijole ezagunak sortutako taldea).
Gauza kurioso gehiago ere kontatu dizkigu Hermosa jaunak. Besteak beste munduko akordeoijole maitatuen zerrendan seigarren lekuan dagoela (New York-eko 'Accordion Stars' aldizkariak egindako makro-inkesta batean 27.000 lagunek eman dute iritzia eta bera seigarren lekuan kokatu dute)
Urrian, bestalde, disko berria kaleratuko du Urretxuko musikariak. Jose Luis Montón gitarrajole flamenkoarekin eta Piruchi Apo abeslariarekin ari da grabatzen 'Atlantia Ë Ria' diskoa.