Itxi

Faktoria

EmakumeEkin

Mugen gainetik, emakume ekintzaileak

Emakume Ekintzaileen Nazioarteko Egunean, Miren Lauzirika eta Oihana Penades ekintzaileak ezagutu ditugu. Aitortu gabeko errealitate batean, norberaren lana balioan jartzeko beharra azpimarratu dute.

  • Miren Lauzirika eta Oihana Penades

    Miren Lauzirika eta Oihana Penades

    21:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Herritarren % 4 eta % 5 artean ekintzaile dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Emakumeen % 4,5 dira ekintzaileak eta gizonen artean, datua zertxobait handiagoa da, % 5,6k negozioa sortzea erabaki dute. Prorfila oso antzekoa da, 42 urte ingurukoak dira, goi mailako ikasketak dituzte eta erdiak, graduondoren bat egin du. Baina prestakuntza albo batera utzita, datu ekonomikoetan daude aldeak. Beste norbaitentzat lan egiten dutenen kasuan, gizonen eta emakumeen soldataren artean dagoen aldea %16koa den bitartean, ekintzaileen artean, arrakala %2 8koa izatera iristen da.

2014. urtean, Nazio Batuen Erakundeak Emakume Ekintzaileen Nazioarteko Eguna sortu zuen, oraindik aitortzarik ez duen errealitatea azaleratzeko. Gaur, Euskadiko hamaika puntutan, "11 Kafe" ekimena antolatu du EmakumeEkin elkarteak, emakume ekintzaileek euren esperientziak parteka ditzaten. Mugez, arrakastaz eta 2020ko helburuez hitz egingo dute emakumitinetan. 

Emakume ekintzaile horietako birekin hitz egin dugu 'Faktoria'n. Kafetegi batean egin dugu hitzordua, Miren Lauzirikarekin eta Oihana Penadesekin. Enpresetan lan egiten zuten biek baina horrek ez zituen betetzen, eta euren proiektua abiatzea erabaki zuten. Bidea zaila izan den arren, sistemak berak ezarritako mugen aurrean, norberaren lana balioan jartzeko beharra azpimarratu dute. Idealizaziorik gabe, ekitea ikasteko aukera bat dela diote, norberak bere burua ezagutzeko modua. Eta orain, bidea hasi nahi duten emakumeak lagundu nahi dituzte.