Itxi

Faktoria

DENDAgo plataforma

DENDAgo plataforma, bertako denda txikietan ere internet bidez erosteko

Denda txikiek saltzeko bide guztiak urratu behar dituzten honetan, DENDAgo plataforma laguntza da merkatarientzat. Bezeroentzat, etxetik mugitu gabe Euskadiko dendetan erosketak egiteko aukera.

  • Mari Piris eta Xabi Aldalur, DENDAgo plataformaren berri ematen

    Mari Piris eta Xabi Aldalur, DENDAgo plataformaren berri ematen

    16:52 min
imagen player
imagen player
imagen player

DENDAgo plataforma, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako dendez osatutako plataforma da, Internet bidezko erosketak eta salmentak egiteko. Dendariei formazioa ematen diete plataforman sartu eta euren eskaparatea sarean kudeatzen jakin dezaten, baina ez du kostu ekonomikorik merkatariarentzat eta salmentetan laguntzeko bidea ematen die. 

Bezeroentzat, etxetik mugitu gabe, bertako dendetan erosteko erraztasuna dakar DENDAgo plataformak eta bide batez denda txikiei laguntzeko bidea ematen du. Oraingoz, bidaltzeak ez du kosturik.

Mari Piris, Elkarmedia enpresako kidea eta DENDAgo plataformaren garatzailea eta Xabi Aldalur, Euskal Dendak elkarteko ordezkaria izan ditugu 'Faktoria' saioan eta haseratik plataforman sartuta dagoen Bilboko Bizkarguenaga oinetako dendako jabea ere gurekin izan dugu, bere experientzia kontatzeko. Plataforman egoteak lagundu dio saltzeko orduan eta Bartzelonatik eskari bereziak ere jaso izan ditu.