Itxi

Faktoria

Bakartxo Ruiz

"Balio politikoa dauka Nafarroako aurrekontuei buruzko aurreakordioak"

Aurrekontuek izango duten azken argazkiaren arabera erabakiko du EH Bilduk Nafarroako aurrekontuen bozketan baiezko botoa edo abstentzioa eman.

  • Bakartxo Ruiz

    Bakartxo Ruiz

    11:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Barkartxo Ruiz Nafarroako Parlamentuko EH Bilduko bozeramailearen arabera, Maria Chiviteren gobernu sozialistarekin aurrekontuei buruz lortu duten akordioak 'balio politikoa du', edukiez harago: 'Hitz egin eta negoziatzen denean badago aukera akordioetara iristeko eta horixe da gertatu dena', azpimarratu du 'Faktoria'n.

Bozeramaile abertzaleak gehitu du ez direla hauek eurek egingo lituzketen aurrekontuak baina lortu dutela zuzenketa bidez haiek hobetzeko konpromisoa. Besteak beste, pribatizazioarik ez egiteko konpromisoa, 0-3 hezkuntza zikloa hobetzekoa, pentsioak 1.080 euro arte osatzeko aukerari buruzko azterketa egitea eta udal finantziazioa eta baliabideak hobetzea hitzartu dutela jakinarazi du.

Horiek kontutan hartuta, EH Bilduk aurrekontuen onarpenari bide ematea erabaki du baina zehaztu du Ruizek 'azken argazkiaren arabera' erabakiko dutela baiezko botoa edo abstentzioa eman.