Itxi

Faktoria magazina

Ikasenpresa

Gazte ekintzaileek sortutako 500 enpresa berritzaile ezagutu ditugu

IX. Ikasenpresa azokan aurkeztu dituzte Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetako bi milatik gora ikaslek eraikitako enpresak. Euren proposamenak, produktuak eta lan egiteko era ezagutu ditugu.

  • Ikasenpresa

    Ikasenpresa

    18:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arcade makina birtual bat, plastikozko hondakinen berrerabilpena, 3D erlojuak, ikusmen-urritasuna duten pertsonentzako Escape Room bat edo adineko pertsonentzako pastillero adimendun bat aurkeztu dute 16 urtetik gorako 2240 gazteek.

Eibarren egindako IX. Ikasenpresa Azokan izan da topaketa. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren TKNIKAk antolatu du ekimen handia; Eibarko Udalarekin lankidetzan. 'Faktoria' saioa ere bertan izan da; gazteen enpresak ezagutu, egindako lanaren inguruan mintzatu eta Agustin Agirre Tknikako Ikaskuntzak eta etekin handien arloko koordinatzaileak azokaren nondik norakoak azaldu dizkigu. "Eginez ekintzaile bihurtu dira gazteak. Eginez ikasi dute, enpresa bat eraiki dute, eta horretarako sormena erabili eta elkarlanaz baliatu dira", Agustin Agirreren hitzetan.

Ver esta publicación en Instagram

#Ikasenpresa azokan da @tamara_ferrari_ lankidea, #Eibar-en. Eitb.eus/faktoria #Faktoria #gertu #euskadiirratia

Una publicación compartida por Euskadi Irratia (@euskadi_irratia) el