Faktoria magazina
Etxebizitza komunitarioak
"Bizitzeko beste modu bat da; herriarekiko konpromisoak hartzeko lekua"
Gazteek emantzipatzeko dituzten zailtasunak aintzat hartu eta Errenteriako Udalak, alokairua merkatzeaz gain, beste era batera bizitzeko aukera eskaini die 18 eta 30 urte bitarteko errenteriarrei.
-
Errenteriako etxebizitza komunitarioak
10:44 min



Maite Gartzia Errenteriako Gaztediako zinegotziak Errenteriako Galtzaraborda auzoan dagoen etxebizitza komunitarioaren nondik norakoak azaldu dizkigu 'Faktoria' saioan. Marea Gora Errenteriako kolektiboarekin elkarlanean aritu da udala.
Baldintzei dagokienez, Errenterian erroldatutako 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude etxebizitza horiek. Alokairuaren prezioa irabazten dutenaren araberakoa da eta etxebizitzak altzariz erabat jantzita daude jada, gazteek ez dute altzaririk erosi beharko. Gazteek emantzipatzeko dituzten zailtasunei irtenbidea bilatu nahi izan diozue horrela; baina eurek ere herriarekin konpromisoak hartzeko borondatea izan beharko dute.
Informazio gehiago edota bertan bizi nahi duenak gazteria.errenteria.eus webgunean du informazioa. 943 449 600 / 943 449 606 telefonoetara deitu edo gaztea@errenteria.eus helbidea ere jarri dute eskura.