Itxi

Faktoria

GARBIÑE ARANBURU

“Urkulluk mespretxuzko jarrera du langileekiko; patronalaren bozeramaile da”

Zaldibarko zabortegiaren auziaren ardura enpresa eta Jaurlaritzarena dela dio Aranburuk. Horregatik, Urkullu lehendakariak langileengandik urrun kokatzeko erabakia hartu duela uste du.

  • GARBIÑE ARANBURU

    GARBIÑE ARANBURU

    22:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk gogor egin du lehendakariaren aurka. Euskadi Irratiko “Faktoria”-n esan du lehendakaria ez dela gai langileen arazoei aurre egiteko. Patronaleko ordezkariekin egunero elkartzen dela, baina apenas langileen ordezkariekin.

Aranburuk Jaurlaritzari leporatu dio Zaldibarko auzian dituen ardurak gainetik kendu nahi izatea. Luiziaren aurretik behar ziren kontrol neurriak zorrotz ez betetzea leporatzen dio gobernuari. Lehentasun bakarra AP-8 autobidea irekitzea izan dela uste du, eta, dio, ez dela behar adinako esfortzurik egin desagertuta dauden langileak bilatzeko.

Lan istripuak prekarietatearekin lotu ditu LAB sindikatuko idazkari nagusiak. Gobernu eta patronalari neurriak eskatu dizkie, eta kontzientzia handiagoa gizarteari.

Aranbururen esanetan, gero eta handiagoa da UGT eta CCOO sindikatuekiko duten arrakala. Bi sindikatu hauek elkarrizketa hutsalaren alde egindako apustuak patronalaren eta gobernuaren  jarrerak zilegiztatzen dituela uste du.

Urtarrilaren 30eko grebak aukera eta bide berriak irekitzen dituela esan digu. Grebako aldarrikapenak agenda politikoan sartu beharraz ere aritu da.