Itxi

Faktoria magazina

Inauteriak Faktorian

Inauterien mapa osatu dugu: tradizio eta pertsonaien errepasoa egin dugu Faktorian

Gipuzkoan, Tolosakoak dira inauteririk ospetsuenak; Nafarroan, Lantz, Altsasu eta Lesakakoak; Bizkaian, Mundakakoak, Bermeo, Lekeitiokoak; Araban Zalduondo edo Laudiokoak.

  • Lantzeko inauteriak

    Lantzeko inauteriak

    20:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kolorez jantzi da Euskal Herria! Astelehen inautea, astelehenita da gaur; bihar, asteartita, aratuste martitzena, asteartiñabete… Herriz herri ibili da gaur 'Faktoria' saioa.

Ander Añibarro Laudioko alkateak Lezeagako sorginaz hitz egin digu. Lehen, sorgina erretzen zutela baina orain omenaldia egiten diotela esan digu Añibarrok. Laudiotik Bizkaira joan gara: aratusteen egun handia bihar dute, baina herrietatik jada festa eta kolorea zabalduta dago. Lekeitioko festa Urtzi Iriondo Lekitto Musika Bandako Zuzendariaren eskutik ezagutu dugu. Bira Nafarroan amaitu dugu, Lesakan eta Lantzen izan gara. Mattane Rodriguez Lesakako kultur zinegotziak Zako-Zahar, Mairuak eta Fraindarrak nolakoak diren azaldu digu. Festa giroan zeudela hitz egin dugu Mattanerekin; une horretan orgak eta mozorroak aterako zituzten kalera. Azken geltokia Lantzen egin dugu; Luis Mariñelarenak Miel Otxin lapurra ondo harrapatuta dutela baina ihes egiten ahaleginduko dela esan digu. Bihar dute egun handia, bihar egingo diote epaiketa eta erreko dute, Lantzeko plazan.