Faktoria magazina
denda soziala
Indautxuko taper ekologiko sozialak
Peñaskal Kooperatibaren proiektuak hirugarren Ekoizan denda zabaldu du Bilbon: etxean bezela jateko proiektu soziala.
-
Ekoizan dendako lan taldea
9:29 min
Indautxu auzoan zabaltzen duten hirugarren Ekoizan denda da. Prestatutako janaria bertan edo etxera eramateko saltzen dute gaur ezagutu dugun denda honetan. Bezeroei, etxean bezela, produktu ekologikoekin osasuntsu elikatzeko aukera ematen dieten bitartean, Ekoizan dendek gizarte bazterkeriatik gertu dagoen lagunei lan merkatuan sartu eta beraien bidea egiten hasteko aukera eskaintzen diete.